19/3/26

Isurketa bat Añorga errekan

 Eguzkik 112ra deitu du, Añorga errekan ikusitako isurketa baten berri emateko. Zehatz-mehatz, Tolosa Etorbidean ikusi genuen, Nanogune parean.

Irudietan ikus daitekeen bezala, tuneletik ezkerretik (itsasoko norabidean) ateratzen den ura gardena da; eskuinetik ateratzen dena, berriz, arre dator:

https://youtube.com/watch?v=hjVlPk6woV8&feature=shared

Ez da zerbait puntuala. Izan ere, auzokoek esan digutenaren arabera, azken astean, behintzat, erreka behin baino gehiagotan ikusi dute horrela. Isurketa errekan gora -Inpernu aldean-  egiten ari diren obrekin lotzen dute.

No hay comentarios: