Larunbata honetan - azaroak 25- Martxa bat egingo da Okendo Kultur Etxetik Udaletxera Manteoko parkea ez izorratzeko eskatuz. Bertan Basque Especulinary Centerrek eraikin bat kokatu nahi du eta Gros eta Ulian gelditzen den parke bakarrenetakoa suntsituz. Uliako Auzo Elkarteak deitzen du, hitzordua 12etan.
Sare fantasmaren bideoa
Donosti Buzeok egindako bideoa ikusi dezakezu hemen . Jaizkibelen aurkitutako sare fantasma bat.
Palestina askatu !
ARALAR zaindu dezagun
Larunbatean - martxoak 25a- arratsaldeko 18etan Manifestazioa egingo da Lekunberrin "Gasbidea hemendik Ez!" lelopean. Eguzkik bat egiten du aldarrikapen honekin. Irudian klikatuz bideoa ikusi dezakezu.
Urumearen hondakinak berriz edo oraindik BIDEOA
Urtarrilean salatu genuen Urumea ibaian zabortegi erraldoi bat zegoela. Kostata, 4 hilabetetara, Udalak jaso zitun ia 7 tona-terdi. BAINAN ..ez zituen lanak ondo bete, hau da, ez zuen ibaia bere osatasunean garbitu. Bideo honekin salatu nahi dugu 150 mt. gorago oraindik tresnak eta hondakin ugari daudela jaso gabe. Klikatu argazkian irudiak ikusteko.
Gladysen omenaldiaren BIDEOA
43 urte bete direnean Gladys hil zutela , omenaldia egin zaio berriz ere bere auzoko parkean. Bideo honetan, Irutxulok egindakoa, irudi ederrak ikus ditzakezue.
Urumeako zabortegiaren bideoa
Argazkian klikatuz ikusi dezakezu Urumea ibaian sortu duten zabortegiaren irudiak, benetan lazgarriak.
La invasión silenciosa
Bideo honetan, Parkea Bizirik !egindakoa, Donostian dauden landare inbaditzaileen sorta zabala ikus dezakezu. Salaketa interesgarria eta oso pedagojikoa. Merezi du ikustea. Sakatu argazkian ikusteko.
Olatu artifizialik ez Donostian SINATU!
Proiektua geldiarazteko sinatu hemen, irudian klikatuz.
Olatu artifizialik Ez!
Donostiako alkatearen azkeneko "astrakanada" Antondegigainan olatu artifizialak sortzeko gunea eraiketzea da. Sufritzen ari garen krisi egoera honetan hau da Alkateari okurritzen zaion idea? Burutik al gaude? Eguzkiren salaketa ikus-entzuteko sakatu argazkian.
irutxuloko metroaren bideoa
Donostian metroko obrak direla eta zulo berri bat sortu dute Zubieta kalean . Hona hemen erabiltzen duten "puntako teknologia" zuloa estaltzeko. XXI. mendeko teknologia iraultzailea. Gure kide batek orain dela 25 urte esan zuen bezala "hay que poner freno al hormigón".
Eukaliptoak Austral Herrira
Pinuen ondoren orain eukaliptoa izan daiteke hurrengo izurritea. Bideo honetan eukaliptoek sortzen dituzten kalteak eta arriskuak ikusi dezakezu. Horretarako klikatu irudian.o
Aralargo Txikizioaren BIDEOA
ENBA eta EHNEk Aralarreko pista baten eraikuntzari mendi-bide baten "egokitzapena" deitu diote txikizioa estali nahian.Mendi-bide zena PISTA erraldoia bihurtu dute,4 metroko zabalerarekin,kamioak pasatzeko moduan.Azpiegitura ILEGALA eta txikitzailea ere.Bideoa ikustea besterik ez.
Uliako tiro zelai ohian kartutxo zabortegia
Bideo honetan ikusi dezakezu Uliako tiro eremu ohian nolako zabortegia dagoen kartutxoz beteta.Ikusteko sakatu irudian.
Bideo sobre utilizacion del 5º contenedor en Donostia
Klikando sobre la foto podrás ver el vídeo que hemos elaborado sobre la escasa utilización del 5º contenedor en Donostia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario