10/11/22

TxaPaPotearen 20. urteurrena

 Aste honetan 20 urte betetzen dira Prestige hondoratu zenetik.

70.000 tona txapapote barreiatu ziren Kantauri itxaso eta kostaldean zehar, azken urteotan gure inguruan hondamendi handiena izan daitekena. . Milaka bolondresek parte hartu zuten garbiketa lanetan. Donostiako Eguzkik bere aletxoak aportatu zituen hondamendi hau salatzen, hemen dituzue adibide batzuk:
San Sebastian egunean , Konsti plazan "izada" egiterakoan txapapote kupela hau jarri genuen oltza erdian.

Kostaldeko labarretan - Ulia-Monpas- txapapotea biltzen egon ginen ere. 

Jasotako txapapotea Golfoko gerra salatzeko egin zen manifan , atera genuen "paseatzera".

Geroago -otsailean- "txapapote a la donostiarra" pintxo dastaketa antolatu genuen Bulebarrean. 
Hondartzetara txapapoeta ailegatzen ari zela oraindik ere, maiatzean , kartel hau eta ekintza ikusgarri hau egin genuen Kontxako hondartzan. 

Hondamendiaren urte bat pasatu zenean, PPko egoitzaren aurrean , "opari pozoitsua" itzuli genien.

En recuerdo al "barril itinerante" que nos dio tanto juego, NUNCA MAIS.

No hay comentarios: