Legealdia
hasi bezain pronto, Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen.
Gauzak horrela, eta betiere Udaletxean aho batez onartutako Partehartze
Araudiari jarraituz, Donostia Antitaurina Orainek 10.000 herritarren sinadura
bildu zituen, behar bezala egiaztatuak, eta, sinadura horiek oinarri, Udalari
eskatu zion donostiarren artean galdeketa egiteko, ea baliabide publikoak
–batik bat Illunbeko instalazioak– zezenketak egiteko uzten jarraitu behar zuen
ala ez.
Goiak galdeketa egingo zela agindu zuen, baita data ezarri ere: 2017ko
otsailaren 19a. Baina galdeketa ez da inoiz egin. Egia da Madrilgo Gobernuak
debekatu egin zuela, baina hori bezain egia da Goiak, aukera izanda, ez duela
geroztik bere hitza betetzeko inolako borondaterik erakutsi.
Beraz, galdeketa
egin behar zen eta egin ez zen dataren bigarren urteurrenaren bueltan,
elkarretaratzea antolatu dugu gogoratzeko legealdia bukatzear dela eta alkateak
ez duela emandako hitza bete.
LARUNBATA OTSAILAK 16 NAUTIKO TERRAZAN 11etan KONZENTRAZIOA


