29/8/18

Eguzki denuncia un vertido en Errekatxulo (Rekalde)


Joan den  asteburuan Eguzkik isurketa kutsakor berri bat salatu du, oraingoan Errekatxulon, Donostiako Errekalde auzoan.
Errekan oso nabariak ziren hidrokarburo-orbanak, seguruena gasoilenak, eta, halaber, isuru zurixka bat. Eskubiko zutabean ikus dezakezu bideoa.
112ra deitu genuen, SOS Deiak-era, alegia. Eta ibai edo erreka batean isurketa kutsakor bat atzematen duen herritar oro gauza bera egitera animatzen dugu. Izan ere, 112ra deitzea da Ura Agentziako ikuskatzaileak martxan jartzeko biderik azkarrena, baita, hala badagokion, behintzat, analitikak egiteko edo babes-neurriak hartzeko biderik azkarrena ere.
Isurketak urte osoan egiten dira, baina udan “ikusgarritasun” gehiago izan ohi dute.

No hay comentarios: