5/6/18

Mila esker Gladysen omenaldi eder batengatik

Jendetza bildu ginen igandean Egiako parkean, Eguzkik Gladys del Estalen omenez antolatutako ekitaldian.  Parte-hartzaileak Gladys-Eneko atean bildu eta trikiak lagunduta, erromerian igo ginen parkeko goiko ordekara, non Gladysen oroitarria dagoen. 
Bertan ohorezko aurreskua, lore eskaintza eta hainbat kanta izan ziren, dena eguzkiaren "babesarekin".
Lemoiz, Garoña eta Gladysen "aitortza ofiziala"ri buruzko irakurketa ez zen falta.
Ekitaldia bukatzeko Esther Zabalegik bi jota eder kantatu zituen eta  ondoren hamaiketako-solasdia ezkiaren azpian .
Eskerrik asko bihotz-bihotzez hau posible egin duzuen guztiei. Gogoratu datorren urtean Gladys hil zuteneko 40. urtemuga izango dela eta ea zerbait sonatua egiteko gauza garen. 
Eskubiko zutabean bideoak ikusteko aukera dauzkazue.

No hay comentarios: