2/4/17

Metroaren pasantea gelditzeko manifa

Donostiako Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, mila lagun inguruk metroaren pasantearen proiektua gelditzeko aldarrikatu dute gaur eguerdian egindako manifestazioan. Eguraldi txarrari aurre eginez, metroaren pasantea bultzatzen duten erakundeei egitasmo hori gelditzeko eta Donostiarentzat garraio publikoko eredu egokienaren eta eraginkorrenaren inguruan herritarrek debatitzeko eta azken batean erabakitzeko aukera izan dezaten prozesu partehartzaile bat eskatu dute.
Satorralaiak oso positiboki baloratzen ditu azken asteetan egindako informazio ekimenak eta gaurko manifestazioa.

No hay comentarios: