21/3/17

Aralarren aldeko mendi martxaren irudiak

Igandean Aralar Bizirik eta Landarlanek deituta ia 100 pertsona bildu ginen Aralarren egin duten pista salatzeko eta pista gehiagorik ez aldarrikatzeko. 
Lizarrustitik abiatu ginen eta Lareoko presa  pasa ondoren , Intzensao bordara ailegatu. Han azalpenak entzun eta pista berri honek egin dituen kalteak ikusteko parada izan genuen.
Eguraldi zoragarria egiten zuela aprobetxatuz, pistan zehar aurrera jo eta bertan egin duten astakeria ikusteko aukera izan genuen. 
Ibilaldia Ouidiko erretako mendizalen bordan bukatu genuen asanbladatxo bat eginez. 
Bertan sinadura bilketa indartzeko proposamena egin zen eta dagoenekoz gure blogaren eskuineko zutabean aukera duzu zure amorrua eta desadostasuna adierazteko. 

No hay comentarios: