10/1/17

Garza Real tiroteada en Hernani

Es la primera denuncia del año por disparar a una especie protegida que la organización ecologista presenta ante la Fiscalía,

pero la octava de la presente temporada de caza
Eguzkik Gipuzkoako Fiskaltzan salatu du tiroz jotako lertxun hauskara bat (Ardea cinerea) agertu dela asteburuan Epelen, Hernanin. Mendizale batek aurkitu zuen. Hegaztiak hego bat tiro batek ia erauzia zuen eta handik pixka batera hil zen.
Ez da, ezta hurrik eman ere, joan den irailean ehiza-aldia hasi zenetik, legez babestuta egon arren, bota duten hegazti bakarra. Izan ere, Eguzkik dagoeneko zazpi kasu salatu ditu (ikus taula), eta kasu hauek izozmendiaren tontorra baino ez dira, kontuan izan behar baita guk kasu hauen berri izan dugunerako, beste hamaika isilean geratu direla.
Gauzak horrela, Eguzkik salaketa jarri du Fiskaltzan. Egia esan, horrelakoetan tiro egin dutenak oso gutxitan identifikatzen dituzte. Ezta “ehiztari onez” inguratuta daudenean ere. Horra hor zer gertatu zen 2011n, Alemaniatik eraztun jarri berria zekarren arrano arrantzale hura Pagotxetako ehiza-lerroan bota zutenean. Baina Eguzkik ez du horregatik salatzeari uko egingo. Alde batetik, salaketen bidez nabarmendu nahi dugulako hemen delituak egiten ari direla. Izan ere, espezie babestu bat botatzea delitua izan daiteke, jende askok ez badaki ere; are gehiago, kartzelarekin ere zigortzeko moduko delitua izan daiteke. Bestetik, salaketak ikusita, ea Foru Aldundian baten bat, pixka bat behintzat, lotsatzen den. Izan ere, Foru Aldundiaren ehiza-politikak legez babestutako hegaztiak botatzeko aukera handiak ematen ditu. Ehiztarien artean klientelismoa sustatzeak bioaniztasuna babesteak baino gehiago axola dionez, Foru Aldundiak ez du neurririk hartzen. Oinarrizko neurriez ari gara; esaterako, ez die ehiza-lerroak kudeatzen dituzten elkarteei ardurarik eskatzen, ezta ehiza egiteko ordua atzeratzen ere (zenbat eta argi gehiago, gero eta aukera gutxiago legez ehizatu daitekeen espezie bat babestutako beste espezie batekin nahasteko).
Dena dela, Epeleko lertxuna bota duen “ehiztariak” nekez argudiatu ahal izango du argi-faltagatik edo bota duenik. Zer esango du, ba, uso batekin nahastu duela?