18/12/16

Jendetza bildu da Ormaiztegin zabortegiaren aurka

Ia 2.000 lagun bildu gara Ormaiztegin Mutiloan ireki nahi duten zabortegiaren aurka, Goierri Birzirik ! plataforma deituta.
Jendearen erantzuna bikaina izan da, "lastima" inposatzaileek ez dutela kasorik egingo eta jarraituko dutela herriaren kontra eta herriarik gabe Lurpeko zabortegia inposatazen. 
Manifestazioa Ormaiztegiko kaleak pasa ondoren, Lurpeko zabortegiaren ateraino abiatu da.
Bertan hizlariek salatu dute zabortegi hau ilegala dela, udaletxearen arauak ankapetik pasatzen dituela, izkutuan hartu dela inposaketa hau eta injustua dela ere gehien birziklatzen dituztenak zigortzen dituelako.
Manifa koloretsua izan da, jende asko berdez jantzita parte hartu duelako eta manifaren bukaeran trapu berdeak zintzilikatu dira Cesparen atean.