16/11/16

Konzentrazioa Parte Hartzearen alde eta "propagandaren" aurka

Hainbat talde eta herri mugimeduk konzentrazioa egin dute Donostiako udaletxe aurrean, 200 lagun baino gehiago, ozenki adierazteko ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria "Demokraziaren Munduko Hiriburua" dela onartzeko ere.

Parte hartzaileen artean Metroaren aurkako mugimendua; Errausketaren aurkakoa; STOP Desahucios plataforma ; SOS Miracruz 19 taldea; Uliako Lore Baratzak....eta Eguzkiko lagunak ere noski.
Ohikatu diren leloen artean holakoak entzun dira: "Goia entzun inposaketarik ez"; "Inposaketarik  ez herri galdeketa bai"...