20/11/16

Baietz erraustegia gelditu! Lasarten

Aire Garbiak antolatuta, ekitaldi bat izan da gaur, Okendo plazan
 "Baietz erraustegia gelditu! / Denon konpromisoari esker" lemapean, Aire Garbiak ekitaldi bat egin du gaur, Okendo plazan.

Ekitaldiak bi helburu izan ditu: bata, Zubietako erraustegi-proiektuari lasarteoriatarrok aspaldi eman genion ezezkoa berrestea; bestea, berriz, GuraSOSek azaroaren 26an Donostian antolatu duen manifestazio handian parte hartzeko dei egitea. Manifestazioa 17:00etan abiatuko da Amarako parketik.

Erraustegiaren kontra egin diren mobilizazioetan, lasarteoriatarrok oso parte-hartze nabarmena izan dugu orain arte. Egia esan, logikoa ere bada, azken batean, Zubietako proiektuak aurrera egiten badu, gu izango gara kaltetuenak. Gauzak horrela, ez dugu duda egiten 26ko manifestazioan ere maila emango dugula.